12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

B E R A

Gobernu Batzordeko kideak izendatu, bilkura arruntak noiz egin adierazi eta alkatearen eskumen batzue-tarako Gobernu Batzordea eskuordetzea

Berako Udaleko alkate lehendakariak 2003ko abenduaren 17an emandako 206/2003 ebazpenaren bitartez, honako hau ebatzi du:

1) Ondoko zinegotziak Gobernu Batzordeko kide izendatzea:

_Jon abril Olaetxea

_Manuel Iriarte Huarte

2) Gobernu Batzordearen bilkura arruntak hilabeteko 2. eta 4. astelehenetan egitea, 20:00-etan.

3) Ondoan aipatzen diren Alkatetzaren es-kurantzen erabilerarako Gobernu Batzordea eskuordetzea, apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan, apirilaren 21eko 11/99 Legeak honi eman zion idazketan, ezarritakoarekin bat etorriz:

3.1) Enplegu publiko eta udal langileeri buruz 21.1. g) artikuluak xedatutakoa.

3.2) Planeamenduari buruz 21.1.j) artikuluak xedatutakoa.

3.3) 21.1.ñ) artikuluak arautzen ditu mota guztietako kontratazio eta kontzesioak. Kontratazioetan, publikotasunik gabeko prozedura negoziatuak ezarritako kopuruetatik goitiko kasuetan.

3.4) 21.1.o) artikuluak xedatutakoari jarraikiz proiektu eta zerbitzuak onestea.

3.5) 21.1.p) artikuluak xedatutako ondasunak eta eskubidea eskuratzea eta beste-rentzea, 3.000 eurotik goitik.

3.6) Obra handien baimenak ematea.

4) Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Gobernu Batzordeari jakinaraztea.

Beran, bi mila eta hiruko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0301448