12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

B E R A

Ordaina organoen bileretara joateagatik

2003ko abenduaren 15ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia hartu zuen:

1) 30 euroko ordaina jartzea Udaleko kide anitzeko organoen bileretara joateagatik.

2) Kopuru bera, ere, ordaintzea Udalak ordezkaritza duen beste edozein erakunderen kide anitzeko organoen bileretara joateagatik, baldin eta erakunde horietan ez bada ordainsaririk kobratzen.

3) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Beran, bi mila eta hiruko abenduaren hemezortzian. Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0301447