12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

B E R A

Eskurantzak eskuordetzea

2003ko azaroaren 26an, Berako Udaleko alkate lehendakariak 195/2003 Ebazpenaren bitartez ondorengo erabakia hartu zuen:

1) Lehen alkateorde Jon abril Olaetxea generikoki eskuordetzea, Alkatetzari dagozkion eskumenak, jarraian aipatzen direnak, hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena salbu, erabil ditzan:

_Udal administrazioko zerbitzuak kudeatu, zuzendu, ikustatu eta bultzatzea; horren guztiaren berri eman behar dio Alkatetzari eta kudeaketa harekin koordinatu.

_Albienteen zerbitzuko burutza.

_Kontratazio mahaietan buru izatea.

2) Egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, zinegotzi eskuordearen onarpena beharko du, dela berariaz, horixe adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian, dela isilbidez, baldin eta hiru egun baliodunean Alkatetzari ez badio kontrakoa adierazten.

3) Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta egiten duen lehen bilkuran Udalbatzari horren berri ematea.

4) Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea.

Beran, bi mila eta hiruko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0301443