12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2004 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 12koa. Honen bidez Juan José Minondo Sanz jauna izendatzen da, bitarteko gisa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Babes Zibileko Zerbitzuari atxikitako Plangintza Ataleko buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioak izan beharko dute.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Juan José Minondo Sanz jauna, Foru Komunitateko Adiministrazioko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia Eta Barne Departamentuko Babes Zibileko Zerbitzuari atxikitako Plangintza Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0400586