12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Peoi lanpostu bat betetzeko deialdia. Kontratazio proposamena

Sakanako Mankomunitateko peoi lanpostu bat aldi baterako eta txanda kontratu moduan betetzeko deialdian eratutako epaimahaiak José Joaquin Barriola Baraibar Jauna izendatzea proposatu du. Aipatutakoak, iragarki hau argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, 2003ko abuztuaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean,105 zenbakian, argitaratutako deialdiaren 10.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Mankomunitateburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0301384