12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARILLAS

Udaleko hautetsien ordainsariak

Barillasko Udalak, 2003ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, ordainsari hauek ezarri zizkien udalkideei, eta 2003ko uztailaren 1etik aitzina izanen dute indarra:

1. Organo kolegiatuetara joateagatik:

_Alkatea: osoko bilkuretara eta informazio batzorde iraunkorretara joateagatik, 80 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere 4.000 euro urtean.

_Zinegotziak: zinegotzi bakoitzak, osoko bilkuretara eta informazio batzorde iraunkorretara joateagatik, 80 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere 869 euro urtean.

2. Zinegotziei beraien karguetan aritzean sortutako gastuen ordainak, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei eta, horiek garatzeko, osoko bilkurak onesten dituenei jarraikiz.

Bilkura sarien eta kalte-ordainen zenbatekoa urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian. Alkate udalburua, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L0301270