12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TULEBRAS

Udaleko hautetsien ordainsariak

Tulebrasko Udalak, 2003ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, ordainsari hauek ezarri zizkien udalkideei, eta 2003ko uztailaren 1etik aitzina izanen dute indarra:

1. Organo kolegiatuetara joateagatik:

_Alkatea: osoko bilkuretara eta informazio batzorde iraunkorretara joateagatik, 150 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere 7.212 euro urtean.

_Zinegotziak: zinegotzi bakoitzak, osoko bilkuretara eta informazio batzorde iraunkorretara joateagatik, 150 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere 869 euro urtean.

2. Zinegotziei beraien karguetan aritzean sortutako gastuen ordainak, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei eta, horiek garatzeko, osoko bilkurak onesten dituenei jarraikiz.

Bilkura sarien eta kalte-ordainen zenbatekoa urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian. Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0301268