12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

J A I T Z

Hautetsien dedikazioa eta ordainsariak

Jaizko Udalak, 2003ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udalak ondoko erabakia hartu du aho batez, apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean xedatutako ondorioetarako, lege horrek konpentsazio ekonomikoaren sistema bat ezartzen baitu Nafarroako udalentzat, euren kideei, karguan aritzeagatik, ordainsariak edo laguntzak emateko:

a) Zinegotziek bilkura-sari hauek izanen dituzte: 100,00 euro bilkura batera joateagatik; gehienez ere 869 euro jasoko ditu zinegotzi batek urtean; 2003ko uztailaren 1etik aitzinako eragina izanen du.

b) Udalkideek honako kalteordain hauek jasoko dituzte beren eginkizunak betetzean izandako gastu egiazkoak direla eta: kilomentroetarako, Nafarroako Gobernuak bere langileendako ezartzen duen zenbateko bera (0,25 euro egindako kilometro bakoitzeko, 2003an) eta gainerako gastuetarako, ordaindutako kopuru benetakoak, agiri bidez egiaztatu beharko direlarik.

c) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren ediktu oholean argitaratuko da.

d) Toki Administrazioko Departamentuari emanen zaio honen berri, 23/2003 Foru Legean aurreikusitako konpentsazio ekonomikoa eskatzeko.

Jaitzen, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan. Alkatea, José Luis Anocíbar.

Iragarkiaren kodea: L0301168