12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

L U K I N

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Azterturik Udalbatza honetako kideei ordainsariak, bilkura-sariak eta kalteordainak zehazteko espedientea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan agindutakoa betez eta Nafarroako Udalendako konpentsazio ekonomikoei buruzko apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean xedatutako ondorioetarako, Lukingo Udalak ondokoa erabaki zuen aho batez 2003ko irailaren 23ko osoko bilkuran:

A) Alkateak, Raúl Bacaicoa Fernández jaunak, dedikazio partzialean beteko ditu karguaren eginkizunak, hilean 35 ordu eta urtean 5.596,62 euroko ordainsari gordina izanen du; gizarte segurantzan alta emanen zaio, eta Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuota; horrek guztiak honako erabaki hau hartzen denetik aitzina izanen ditu ondorioak. Beraz, alkatearen ordainsari gordinarengatik, 7.212 euro ordaindu beharko ditu Udalak.

b) Bilkuretara joateko araubidea zinegotziendako: 144,83 euro Udalaren kide anitzeko organoetara joateagatik, eta gehienez ere 869 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.

c) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

d) Toki Administrazioko Departamentuari emanen zaio honen berri, 23/2003 Foru Legean aurreikusitako konpentsazio ekonomikoa eskatzeko.

Lukin, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, Raúl Bacaicoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0301076