12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

E D I K T U A

Tafallako Udaleko alkateak, 2003ko abenduaren 2ko goizeko bederatzietan, Alkatetzaren Dekretu hau eman zuen:

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta Tafallako Udaleko Erregelamendu Organiko eta Funtzionamendukoaren II. kapituluarekin bat, Tafallako Udaleko Alkatetzak ondokoa

Ebatzi du:

Lehena._Juan Jose Martínez Iradier jauna, Tafallako Udaleko bigarren alkateordea baita, Alkatetzaren eginkizunetarako eskuordetzea bi mila eta hiruko abenduaren 22tik 29ra, biak barne, izan ere alkatea eta Javier Ibáñez Iborra lehen alkateordea herritik kanpo egonen baitira egun horietan.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Sinatu egiten da, goian adierazitako tokian eta egunean.

Diligentzia._Jasota gera dadin egun berean onartzen duela Maria Teresa Mañu Echaide alkateak ebatzitako eskuordetzea.

Iragarkiaren kodea: L0301054