12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ULTZAMA

Eskuordetzea, Alkatetzaren eginkizunetarako

Alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, 2003ko abenduaren 2an:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Ceferino Elizondo Iraizoz alkateordea eskuordetzea, aurtengo abenduaren 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an eta 8an, alkatetzak dituen eginkizunetarako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko abenduaren bian. Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0301012