12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SARTAGUDA

Alkatetzaren ordainsariak eta zinegotzien bilkura-sariak

Udalak, 2003ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea ikusirik, konpentsazio ekonomikoaren sistema bat ezartzen baitu Nafarroako udalentzat, euren kideei, karguan aritzeagatik, ordainsariak edo laguntzak emateko.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13 artikuluan xedatutakoa.

Erabakia aztertu eta eztabaidatu ondoren, ondokoa erabaki da aho batez:

1._Urteko ordainsari hauek ezartzea, ondotik zehazten diren kargudunendako, 2003ko uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin:

1.1. Alkatea, karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, gutxienez ere hamabost orduz astero, karguaren eginkizunen arabera banaturik ordu horiek: 9.601,41 euro urteko sari gordina, Udalak ordaindu beharrekoa.

1.2. Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziak. Bilkuretara joateagatik.

Udalak gehienez ere 1.176 euro gordin ordainduko ditu urtean bilkuretara joateagatik, hau da, 98 euro bilkurako eta gehienez ere 12 bilkura urtean. 2003. urterako, uztailetik abendura bitarte, gehienez ere 6 bilkura.

2._23/2003 Foru Legearen 4. artikuluko 1 eta 3 puntuetan ezarri konpentsazioak eskatuko zaizkio Nafarroako Gobernuari.

3._Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta horren kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1. Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2. Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3. Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0301005