12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

711/2003 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Zubielkiko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 1eko 525/2003 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen, martxoaren 31ko 62/2003 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen Kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Zubielkiko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Zubielkiko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide hauek izendatzea: Jesús Alfredo Chandía Ruiz de Azúa, Antonio Urdiain Salinas, José Javier Lara Ciordia, Luis Ruiz López eta Armando Lara Ciordia jaunak. Horiek Kudeaketa Batzordea osatuko dute.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0301612