12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

L I Z A R R A

Udalbatzako kideen lansariak eta kalte-ordainak asistentziengatik

Lizarrako Udalak, ondotik aipatzen diren egunetan egindako osoko bilkuretan, honako erabaki hauek hartu zituen:

_2003ko uztailaren 2ko bilkura:

Lizarrako Udalaren Alkate kargua, erabateko dedikaziokoa hautatua izanez geroztik, ezartzea, eta ondoko lansaria atxikiko zaio (indarrean dagoen aurrekontuaren 111-100011 kontusailaren kargura):

-Urteko lansaria: 30.864,36 euro.

-Gizarte Segurantzaren kotizazioa Udalaren kargura, urtean 7.774,73 euro.

-Guztira: 38.639,09 euro.

_2003ko azaroaren 6ko bilkura:

1. 2003ko uztailaren 1etik, karguan erabateko dedikazioarekin edo dedikazio partzialarekin aritzen ez diren zinegotziek, hilabetero asistentziak jasoko dituzte _hurrengo atalean ezarritako mugak gainditu gabe_ kide diren organo kolegiatuen bilkuretan esku hartzeagatik. Honako hauek dira zenbatekoak:

-Osoko bilkura: 200 euro.

-Gobernu batzordea: 75 euro.

-Informazio batzordeak: 75 euro.

-Beste organo kolegiatuak: 75 euro.

2. Asistentziak jasotzeko urteko gehieneko mugak ezartzea _2003ko ekitaldirako urteko muga horiek erdira jautsi dira_:

-Informazio batzordeetako buruak: 5.960 euro.

-Gainerako zinegotziak: 4.562 euro.

Diru zenbateko horiek gordinak dira eta P.F.E.Z.a eta bidezko diren gainerako atxikipenak aplikatuko zaizkie.

Lizarran, bi mila eta hiruko abenduaren bostean. Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0301003