12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MELIDA

Zinegotzien ordainsariak

Udal honek, 2003ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan eta Karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen 23/2003 Foru Legean xedatutakoa, eta ikusirik, orobat, indarra duen aurrekontua betearazteko oinarriak, boz batez erabaki da:

1._Ordainsari hauek ezartzea, ondotik zehazten diren kargudunendako, uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin:

1.1. Alkatearendako, karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, gutienez ere hamar ordu astean, karguaren eginkizunen arabera banaturik ordu horiek: 9.601,41 euro urteko sari gordina, Udalak ordaindu beharrekoa.

1.2. Kargua dedikazio partzialean ez esklusiboan betetzen ez duten zinegotziendako. Bilkuretara joateagatik.

Udalak gehienez ere 869 euro gordin ordainduko ditu urtean bilkuretara joateagatik, hau da, 72,41 euro bilkurako eta gehienez ere hamabi bilkura urtean.

1.3. 1. alkateordearendako, karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, gutienez ere hamar ordu astean, karguaren eginkizunen arabera banaturik ordu horiek: 1.388,29 euro urteko sari gordina, Udalak ordaindu beharrekoa.

2._Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hilabetean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Melidan, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan. Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L0300997