12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SESMA

Udalkideen ordainsariak

Sesmako Udalak, 2003ko irailaren 19ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, eta 2003ko urriaren 1etik aurrera indarra izateko, udalkideentzat ondoko ordainsari eta bilkura sariak ezarri zituen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean ezarritakoari jarraituz:

1. Alkatea: alkatearen gutxieneko dedikazioa izanen da 2 ordu egunean. Urteko ordainsari gordina: 9.601,41 euro.

2. Zinegotziak: beren karguetan aritzeko ez dute dedikazio esklusiborik ez partzialik. Osoko bilkuretara joateagatik, 100 euro jasoko dituzte bilkura bakoitzeko eta gehienez ere 869 euro.

3. Dedikazioa dutenei gizarte segurantzan alta emanen zaie, 2003ko urriaren 1etik aurrera ondorioak izateko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sesman, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean. Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0300995