12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERGOIENA

Kargudun publikoen ordainsariak

Udal honek, 2003ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hitzez hitz hauxe dioen erabakia hartu zuen:

Kontuan hartuz apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean horretarako ezarritako markoan Udal honek zinegotziendako laguntza ekonomikoak jaso nahi dituela. Kontuan hartuz biztanleriaren ezaugarriak eta zinegotziek ez daukatela kargurik ez erabateko dedikazioan, ezta dedikazio partzialean ere, Osoko Bilkurak, kide guztiak bat etorrita, erabaki du:

1. Ondotik aipatzen diren karguei urtean jarraian heldu diren ordainsariak ematea:

Alkatea: 7.212 euro gordin urtean karguan aritzeagatik.

Zinegotziak: 70 euro gordin osoko bilkuretara etortzeagatik.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta 2003ko laugarren hiruhilabetekotik aurrera hartuko du indarra.

Ergoienean, bi mila eta hiruko abenduaren bostean. Alkate udalburua, Fernando Etxauri Gallardón.

Iragarkiaren kodea: L0300823