12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDAS

Ordenantza hasiera batez onetsita

Arguedasko Udalak, 2003ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, onespen hau jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Udalaren iragarki oholean paratuz, hogeita hamar eguneko epean, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Arguedasen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0301624