12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Ordenantza behin betikoz onetsirik

Azagrako Udalak, 2003ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean izan da hogeita hamar egunez, eta epe horretan ez baita alegaziorik aurkeztu, Udalak, 2003ko abenduaren 1eko bilkuran, aho batez, ordenantza behin betikoz onestea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabaki zuen, orok jakin dezan eta indarra har dezan.

Azagran, bi mila eta hiruko abenduaren bian, alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

EZGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

I._Xedea

Ordenantza honen xedea da ezgaitasuna dutenei aparkatzeko txartela ematea arautzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, ezgaitasuna duten pertsonek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

II._Betebeharrak

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:

_Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak.

1._Minusbaliatuak eduki beharko du indarra duen gidabaimena.

2._Mugikortasun urria eragiten dion minusbaliotasuna pairatu beharko du, eta alderdi hauek egiaztatu:

a) Ziurtagiria, % 33tik goitiko minusbaliotasuna duela dioena, gizarte eragileak kontuan hartu gabe.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuta egonik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

_Baliaezintasun iraunkorra duten bost urtetik gorako pertsonen zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak:

1._Kontzesioa eskatzen den elbarriarekiko famili harremana edo zerbitzu prestakuntza eta, kasua bada, bizikidetza ziurtatzen dituzten agiriak.

2._Zaintza ematen zaion familiakideak mugikortasun urria eragiten dion ezgaitasuna jasatea. Alderdi hauek egiaztatu beharko ditu:

a) Ziurtagiria, % 33tik goitiko minusbaliotasuna duela dioena, gizarte eragileak kontuan hartu gabe.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuta egonik.

_Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

III._Eskaerak

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.

IV.-Arau-hausteak eta zehapenak

Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, egiaztagiriak eta abar faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.

Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo hirugarrenen txartelak erabiltzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aitzin, interesatuei entzutea emanen zaie betiere. Espedientea tramitatuko da zehapen ahalmena gauzatzeko Erregelamenduan xedatzen denari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L0300898