12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDAS

Ordenantza fiskaletako aldaketak hasiera batez onetsirik

Arguedasko Udalak, 2003ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ordenantza hauetako aldaketak:

1. Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Zehaztu gabeko obretarako eta hirigintzako bestelako jarduketetarako lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4. Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5. Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

6. Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren beste hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8. Helduendako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9. Igerilekua eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar eguneko epearen barrenean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0301620