12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

1589/2003 EBAZPENA, 2002ko abenduaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, ernalkuntza autogamoko zereal-hazi egiaztatuen batez besteko prezioak finkatzen dituena 2003/2004 kanpainarako.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, 1999ko urtarrilaren 25eko Foru Aginduaren bidez, ernalkuntza autogamoko zereal-hazien kalitatea sustatzeko plan bat ezarri zuen.

Aipatu foru agindu horretako 4. artikuluak, bere lehen idatz-zatian, ezarri zuen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak urtero finkatuko duela espezie bakoitzaren hazi egiaztatuen batez besteko prezioa. Mintegiko Hazi eta Landareen Bulegoak, azterketa egin ondoren, batez besteko prezio horiek proposatu ditu. Horiek bakarrik balioko dute foru agindu hartan ezarritako laguntzak zehazteko.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ernalkuntza autogamoko zereal-hazi egiaztatuen batez besteko prezioak finkatzea 2003/2004 kanpainarako. Prezioak hauek dira:

Espeziea Gari biguna. Prezioa eurotan/tonako: R1, 431,90 eta R2, 269,09.

Espeziea Gari gogorra. Prezioa eurotan/tonako: R1, 409,34 eta R2, 321,59.

Espeziea Garagarra. Prezioa eurotan/tonako: R1, 403,17 eta R2, 255,96.

Espeziea Oloa. Prezio eurotan/tonako: R1, 403,17 eta R2, 242,83.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamabostean._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0301397