12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L E D E A

Ordenantzak hasiera batez onetsita

Ledeako Udalak, 2003ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Hirigintza eta eraikuntzako lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea; hain zuzen ere, indargabetutako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen erreferentziak ordezkatuko dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearenekin.

Orobat, erabaki zuen hasiera batez onestea Hilerria erabili eta bertan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza. Hortaz, indargabeturik gelditu da Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza.

Indarra duten legeetan xedatuarekin bat, espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aipatutako ordenantzak.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0301043