12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

Inbertsiorako eta enplegurako finantza laguntzen toki erakundearen plana arautzen duen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

Buñuelgo Udalak, 2003ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Inbertsiorako eta enplegurako finantza laguntzen toki erakundearen plana arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Hasierako onespenari buruzko erabakia 2003ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 3an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Buñuelen, bi mila eta hiruko abenduaren hamabian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

INBERTSIORAKO ETA ENPLEGURAKO FINANTZA LAGUNTZEN TOKI ERAKUNDEAREN PLANA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

a) Enplegua sortzeko finantza laguntzen gaineko 3. artikuluari hirugarren atala eranstea, testu honekin:

"Langilearen lehen enplegua bada, edo emakume bat edo berrogeita bortz urtetik goiti baditu, laguntza hau bere goren graduan emanen da"

b) Inbertsiorako finantza laguntzen gaineko 3. artikulua aldatzea, testu honekin:

"Finantza laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren exekuzio materialaren % 5 izan daiteke gehienez".

Iragarkiaren kodea: L0301278