12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OBANOS

Behin betikoz onetsirik San Salvador kaleko 27ko eraikinaren babes graduaren aldaketa

Obanosko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian egindako osoko bilkuran:

"Udalak bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpiko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri Antolamendurako Udal Planeko aldaketa, San Salvador kaleko 27ko eraikinaren kontserbazio graduari dagokiona, Lourdes Arlegui andreak sustatuta.

Espedientea jendaurrera atera zen, iragarkiak Diario de Navarran, Diario de Noticiasen, Udalaren oholean eta bi mila eta hiruko maiatzaren bederatziko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, baina aurtengo ekainaren bederatzira bitarte iraun duen epean ez da alegazio, ohar edo iradokizun bakar bat ere aurkeztu.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuak aldaketa horren aldeko adostasun txostena egin baitu, espedientea prest dago Udalbatza honek behin betiko onespena eman diezaion.

Udalak honako hau erabaki du:

Behin betikoz onestea Udal Planeko aldaketa, espedientean dagoena, herri honetako San Salvador kaleko 27ko eraikinaren kontserbazio graduari dagokiona.

Erabaki hau jakinaraztea aldaketak ukitutako interesatuei.

Egitea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behar diren argitalpenak".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.4 artikuluan agindutakoa betetzeko.

Obanosen, bi mila eta hiruko abenduaren hamabian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0301197