12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A M E S K O A B A R R E N

Ordenantzaren eta ordenantza fiskaleko aldaketaren hasierako onespena

Udal honek, 2003ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran eta erregelamenduak agindutako quoruma izanik, honako hau erabaki zuen:

1._Hasiera batez onestea Ameskoabarrengo Udaleko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

2._Hasiera batez onestea ondoko ordenantza fiskal honen aldaketa, 2004ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko:

A._"8. artikulua, Uraren zerbitzu integrala egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalekoa", testua honela gelditu baita:

Tributu-kuota kalkulatzeko, tarifa hauek aplikatuko zaizkie tasen zerga-oinarriei:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergagairako:

_Urteko kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 62 euro.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergagairako:

_Kontsumitutako ur metro kubiko bakoitzeko kuota, ondotik aipatzen diren erabilera eta helburuen arabera aldatzen dena:

_Etxeko beharretarako: 0,14 euro.

_Ureztaketarako: 0,17 euro.

_Igerilekurako: 0,20 euro.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergagairako:

_Lotzeko kuota: 60 euro.

Alta emateak batera gertatzen badira, hornidura eta/edo saneamendu sareen berritze orokorrarengatik, erabiltzaileak zuzenean ordainduko dizkio kontratistari lotzeko lanak, Udalak lotzeko kuotarik kargatu gabe.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergagairako:

_Kuota finkoa kontagailu bakoitzeko: 90 euro.

_Bakar-bakarrik sareari lotzeko eskubidea (hornidura nahiz saneamendu) eskatzen den kasuetan: 60 euro.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergagairako:

_Kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko: 0,25 euro.

Instalazio partikularretan edo matxuraturiko kontagailuetan gertatzen diren ur-ihes ezkutuak.

1) Instalazio partikular batean frogatzen bada badela ur-ihesa, kontagailuan erregistratua, eta interesatuaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:

a) Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

b) Ur-ihesa handiagoa bada, tarifatuko dira lehenbiziko 100 metro kubikoak, erabilera edo helburuarengatik ezarritako prezioan, eta ihes egindako gainerako metro kubikoen % 25.

2) Kontagailua matxuraturik baldin badago, tarifatuko da aurreko urteko kontsumoaren batez bestekoa aplikatuz, edo, alta eman berrien kasuan, aurreko hilabetekoaren batez bestekoa.

3._Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin eta behar diren ondorioak sor ditzan, Ameskoabarrenen, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0301172