12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

J A I T Z

Ordenantzak hasiera batean onetsirik

Jaizko Udalak, 2003ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ordenantza hauek:

1. Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

2. Udal Planean aldaketa puntualak egiteko espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

4. Ordenantza fiskal orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 235. artikuluan aipatutako prozedurarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta kexak aurkez ditzaten.

Hasiera batean onetsitako ordenantza horiek interesatuen eskura egonen dira Udaleko idazkaritzan.

Jakinarazten da, orok jakin dezan.

Jaitzen, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan. Alkatea, José Luis Anocíbar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0301167