12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Ordenantzak aldatzeko hasierako onespena

2003ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, Baztango Udalak ondoko ordenantzen tarifen eranskinen aldaketari onespena ematea erabaki zuen:

_Herri-Ondasunen aprobetxamendu eta erabileraren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza.

_Agiriak bidaltzeko eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Irekitzeko lizentziak emateko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hondakin-Uren arazketa eta estolderia tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hondakin solidoak biltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta zoruan edo espaloietan berritze lanak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Udaleko kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

_Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Bide publiko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin zein zorupearen erabilera berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoa aparkaleku eskusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hiltegi eta baskula zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Udaleko musika eskolaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

_Udaleko etxez etxeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espediente hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita ondoko hogeita hamar egun baliodunetan egonen da jendaurrean paratua, herritar eta interesatu legitimoek azter dezaten eta egokiak jotzen dituzten erreklamazio, eragozpen eta erratekoak aurkez ditzaten, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, bere 325 1.b artikuluan ezartzen duenari lotuz.

Baztan Ballean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0301158