12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

Udal Planeko aldaketa puntuala

Allingo Udalak, 2003ko azaroaren 5eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Allingo Udal Planeko lurzoru urbanizaezinean egin beharreko aldaketa bat, Vitoriano Ripa Martínez eta Angel María Ripa Asarta jaunek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larrionen, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0301157