12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Ordenantzak hasiera batez onetsita

Alloko Udalak, 2003ko abenduaren 4ko bilkuran,

Ondokoa erabaki du:

Hasiera batez onetsi da Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, tarifen eranskineko I. epigrafeari dagokiona. Aldaketak 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hasiera batez onetsi dira Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako tarifak. Aldaketak 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Allon, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkate udalburua, Andrés Lizasoain Iñigo.

Iragarkiaren kodea: L0301065