12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Herri larreak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak erabaki hau hartu zuen, 2003ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran eta behar den legezko quoruma izanik:

1996ko ekainaren 21ean, 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri larreak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena argitaratu zen; eta 1996ko abuztuaren 28an, 104. zk.an, behin betiko onespena. Orain, berrriz, bidezko da 1. artikuluko e idatz-zatiaren eta 19. artikuluko a idatz-zatiaren edukia aldatzea, hitzez-hitz honela diotenak: "Aziendak katastroan inskribaturik izatea eta Artaxoako Abeltzaintzako Aberastasunaren Erregistroan alta emanak." eta testu horren ordez honako hau sartzea bai 1. artikuluko e idatz-zatian bai 19. artikuluko a idatz-zatian: "Aziendak Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroan alta emanda eduki beharko dituzte, eta ustiapenaren liburuan agerrarazi. Gainera, Udalaren baimena beharko dute, jardueran aritzeko".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko da.

Artaxoan, bi mila eta hiruko abenduaren bian. Alkatea, Pedro M. Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0301052