12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoen arauak, 2004. urteko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko dutenak. Hasiera batean onestea

Artaxoako Udalak, 2003ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, behar den legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen ondotik aipatzen diren ordenantza fiskalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari egokitutakoak.

Onetsitako ordenantzak:

1._Ordenantza fiskal orokorra.

2._Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

3._Udalaren hilerrian eta gorputegian zerbitzuak eman eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

4._Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5._Udalaren hiltegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6._Agiriak prestatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7._Hirigintzako lizentziak eman eta bestelako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8._Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

9._Udalaren igerilekuak eta frontoi-kiroldegia erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10._Kultur aretoen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

11._Merkatu ttikiko saltokiak jartzeko lurzoruaren okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

12._Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.

13._Tasak, ordezko betearazpenak eta agindu betearazleak arautzen dituen ordenantza fiskala.

14._Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko Udalaren lege-arauteria.

15._Udal Agiritegiaren arauteria.

16._Bizitza partikularretako fatxadetako obrak direla medio, argiteria publikoan egin beharreko lanen lanen arauteria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen dira ordenantza horiek hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Artaxoan, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Alkatea, Pedro M. Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0301039