12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

5/2004 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, "Asociación Independiente de Taxis Autopatronos de Navarra, (A.I.T.A.N.)" elkarteari Iruñeko autotaxi ibilgailuetan bidaiariak hirian barna garraiatzeko 2004ko tarifak onesten dizkiona.

Ikusirik Iruñeko Udalak 2003ko abenduaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia, autotaxi ibilgailuetan bidaiariak hirian barna garraiatzeko 2004. urteko tarifak onesten dituena.

Urtarrilaren 8an egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen eta Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra izenekoaren iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren artikuluko 2.d) idatz-zatian eta irailaren 1eko 1080/1989 Errege Dekretuan, Ibilgailu Arinetan Hiri Barneko eta Hiriarteko Garraio Zerbitzuetarako Erregelamendu Nazionalaren zenbait aldaketa onetsi zuen hartan, xedatutakoa betetzearren.

Ikusirik, tarifak onesteko aurkeztutako eskabidea dela eta, Merkataritza Atalak egin duen txostena.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1._A.I.T.A.N. elkarteari hirian barnako bidaiarien garraiorako ondoko tarifak onestea 2004. urterako:

1. tarifa: 6:00etatik 23:00ak arte aplikatzekoa, lanegunetan.

Ibilitako kilometro bakoitzeko: 0,597101 euro.

Itxoite-ordu bakoitzeko: 15,23 euro.

Gutxieneko zerbitzua (5 minutu edo haien baliokidea kilometrotan): 3,04 euro.

2. tarifa: larunbat eta jaiegunetan, eta lanegunetako gaueko zerbitzuetan 23:00etatik 6:00ak arte, eta uztailaren 6tik 14a arte.

Ibilitako kilometro bakoitzeko: 0,895652 euro.

Itxoite-ordu bakoitzeko: 22,85 euro.

Gutxieneko zerbitzua (5 minutu edo haien baliokidea kilometrotan): 4,56 euro.

Osagarriak: ekipaje zerbitzua, RENFE geltokian hasitako zerbitzua eta futbol zelaira joatea, partidua dagoen egunetan: 0,43 euro.

2._Aipatu tarifetan balio erantsiaren gaineko zerga sartua dago.

3._Tarifa hauek aplikatuko zaizkie bakarrik Iruñeko udal mugapean egindako zerbitzuei.

4._Tarifa hauek begibistan egon beharko dute ibilgailuaren ageriko tokian, horrela beteko baita Ibilgailu Arinetan Hiri Barneko eta Hiriarteko Garraio Zerbitzuetarako Erregelamendu Nazionalean zenbait aldaketa onetsi zuen irailaren 1eko 1080/1989 Errege Dekretuan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren zortzian._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0400626