12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Ordenantza hasiera batean onetsirik

Basaburuko Udalak, 2003ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Basaburuko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Basaburuan, bi mila eta hiruko abenduaren bian. Alkate udalburua, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0301008