12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L I Z A R R A

Lizarrako udal mugapean aisialdiko biltokiak eta txabiskeak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsita

Lizarrako Udalak, 2003ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, legez nahikoa den gehiengoaren quoruma izanik:

1. Hasiera batez onestea Lizarrako udal mugapean aisialdiko biltokiak eta txabiskeak arautzen dituen ordenantza.

2. Erabaki hau jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, hogeita hamar egunez herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ahal ditzaten. Erreklamazio, kexa edo oharrik egin ezean, jendaurreko epea amaitzen denean erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

3. Behin betikoz onetsi ondoren ordenantza hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da osorik, eta handik hamabost egunera hartuko du indarra.

Lizarran, bi mila eta hiruko abenduaren bostean. Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0300967