12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRURTZUN

Behin betiko onetsita Udal Planeko aldaketa UE-18a eta UE-18b unitateetan (2. poligonoko 101, 102 eta 103. lurzatiak)

Udalak, 2003ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Irurtzungo Udal Plana aldatzea UE-18a eta UE-18b unitateetan (Irurtzungo katastroko 2. poligonoko 101, 102 eta 103. lurzatiak).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal Planeko aldaketa argitara ematen da behin betikoz onetsi eta gero.

IRURTZUNGO UDAL PLANA UE-18A ETA UE-18B UNITATEETAN ALDATZEA

Sustatzailea._Irurtzungo Udala da aldaketa honen sustatzailea.

Agiriaren xedea._Agiriaren xedea da Irurtzungo Udal Planeko UE-18 unitatearen zati bat birkalifikatzea.

Unitatea kudeatzeko, jabeen arteko akordiorik ez zegoenez, Udal honetan espedientea izapidatu zen UE-18 unitatea UE-18a eta UE-18b unitateetan zatitzeko. Gero UE-18a unitatea birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektuak izapidatu ziren eta dagoeneko ematen ari dira eraikitzeko lizentziak, Hirigintza Planeamenduari jarraituz.

Unitateko gainerako jabeek, alegia, katastroko 101, 102 y 103. lurzatien jabeek, interesik agertu ez dutenez, Udalak Planean aldaketa egitea sustatu du. Hala, Planak etxebizitzak egiteko proposatzen duen eraikigarritasuna deuseztatu eginen da eta bakar-bakarrik eraiki ahal izanen dira, lurzatiak bereizteko aukerarik gabe, eraikin sekundarioak lurzatiaren sakoneran, aldaketaren planoetan azaltzen den moduan.

Hau da, beheko solairua besterik ez duten eraikinak eraiki ahal izanen dira, biltegi gisa erabiltzeko. Teilatu-hegaleraino gehienez 3,5 metroko garaiera izanen dute eta gehienez 8 metroko sakonera. Estalkiak bi isurialde izanen ditu ehuneko 30-40ko maldarekin.

Hirigintzako arauak._Aurreko puntuan aipatzen diren antolamendu baldintzak gehieneko eraikigarritasunari dagozkio. Gainerako alderdietan, Udal Planeko hirigintzako arau partikularretara joko da eta "Etxebizitza Estentsiboetarako Erabilera Sendotuko" U.C.-1/U.C.-1a unitate edo eremuari buruzko artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Irurtzunen, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean. Alkatea, Juana María Martínez Jaunsarás.

Iragarkiaren kodea: L0300907