12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita, U.I. XIX-ko (Milagrosa) UO-1 eta UO-3 unitateetako (gaurko Z.N.O._1) 5.1, 5.2 eta 5.3 lurzatietan

Iruñeko Udalak, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-AZA-27 (11/CU)

"Julio Sánchez jaunak, Promociones Urniza, S.L. ordezkatuz, izapidatzeko aurkeztu zuen xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoren (2003-09-22ko RAL), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betiko onestea U.I. XIX-Milagrosako U.O.-1 eta U.O.-3 unitateetako (gaurko ZNO-1) 5.1, 5.2 eta 5.3 lurzatien xehetasun azterlana.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari ebazpen hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Testu arau-emailea:

"Memoriaren atal honek, erantsi diren agiri grafikoekin batera, eraikin berriaren fatxadak antolatzeko baldintzak zehaztu nahi ditu. Baldintza horiek betez gero eraikinaren konposizio-tratamendua homogeneoa izanen da eta bat etorriko da BBPBko 6. lurzatiko eraikin mugakidearekin, materialak, koloreak eta abar berdintsuak izanen direlako.

3.1. Fatxaden antolamendua.

Xehetasun azterlan honek zehatz-mehatz azaltzen du nola dimentsionatu behar den BBPBan definitutako 5 zenbakiko etxebizitza-bloke osoa eratzen duen modulu-sarea, bai oin-planoan eta bai altxaeran, agiri grafikoetako "Fatxaden antolamendua" planoaren arabera.

Hala parametro hauek ezarri dira:

_Bistako adreiluzko pilastren zabalera: 70 cm (hau da, 3 luzealde + 2 juntura).

_Baoen zabalera: 300 cm -pilastraren zabalera (230 cm inguru).

_Baoen interesen modulazioa: 300 cm.

_Goi-lapranduraren garaiera = Pilastraren garaiera, salbu eta fatxaden antolamendu planoan garaiera handiagoak ezartzen diren kasuetan.

_Baoaren atzera-emangunearen sakonera: 30 cm (hau da, adreiluaren luzealde bat + pertsianaren gidaria).

3.2. Fatxadetako materialak.

BBPBren Hirigintza Araudiko diseinu eta kalitate arauetan materialei buruz ezarritakoaren arabera, fatxaden antolamendu planoan marrazturiko sarean erabili beharreko materiala bistako adreilu leuna izanen da, gorria, 1. kalitate-mailakoa (Adreiluak Onartzeko RL-88 Pleguaren araberako neurriak izanen ditu). Adreiluen tonalitatea Foruen plazan edo Gayarre kaleko horman erabilitakoaren antzekoa izanen da, eta noski, 6. lurzatiko etxebizitza-eraikinaren antzekoa.

Zur-lanek ere kolore grisa izanen dute (grafito-grisa) BBPBko 6. lurzatian eraikitako etxebizitza-blokean jarri direnek bezala. Zur-lanen konposizioa eta baoen barneko banaketa nahiz materialak libreak dira, BBPBko Hirigintza Araudiaren II.4.2.5 artikuluan ezarritakoaren arabera."

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian. Alkatea, Maria Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0300863