12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SUNBILLA

Uraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 28.ean eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketak (5. puntua) ematen dira argitara. Aldaketa horiek hasiera batean onetsi ziren, 2003ko azaroaren 26an aparteko bilkuran hartu erabakiaren bidez.

Aditzera ematen da ezen bai aldaketak bai aipatu udal erabakia ikusgai egonen direla Udalbatzaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea udal idazkaritzan azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatu aldaketak behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Tarifa berriek 2004ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Sunbillan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, José María Hernandorena Lastiri.

URAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

5. art. Hiru hilabetero, uraren prezio publikoak hauek izanen dira:

b) Etxekoa:

0tik 10era: 3,61 euro (600 pezeta), gutxieneko kuota.

10etik 60ra: 0,21 euro (35 pezeta).

60tik 80ra: 0,36 euro (60 pezeta).

80 baino gehiago: 0,75 euro (125 pezeta).

Etxekoa ez dena:

0tik 110era: 0,36 euro (60 pezeta).

110 baino gehiago 0,48 euro (80 pezeta).

Iragarkiaren kodea: L0300633