12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ordaintzeko errekerimenduaren jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 4 1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Errekurtsoa jartzeko epea.

Jakinarazpena egintzat eman eta biharamunetik, interesatuak hilabetea dauka bidezko helegiteak jartzeko.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hemezortzian._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

ZORDUNAK

Zorduna: Izurdiaga Aleman Julio eta Montero Arbilla Mercedes.

IFZ/IFK: E31371800.

Helbidea: Iruña, Galán doktorea, atzealdea, 1 behea.

Espedientea: 13950/ABA.

Zenbatekoa: 5.324,73 euro.

Jakinarazten den egintza: premiamendu prozedura administratiboa. Ordaintzeko errekerimendua. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 123.2 artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0301594