12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura-eginbidearen jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da azken helbide ezaguneko udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta dei egiten zaie ondoko interesatuei Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 4 1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Errekurtsoa jartzeko epea.

Jakinarazpena egintzat eman eta biharamunetik, interesatuak hilabetea dauka bidezko helegiteak jartzeko.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

AIPATZEN DIREN INTERESATUAK

Izena: Ledet Lecumberri de Transformados, S.L.

IFZ/IFK: B31572894.

Helbidea: Lekunberri, Albisualde industrialdea.

Espedientea: 14802/ABA.

Zenbatekoa: 37.115,41 euro.

Jakinarazten den egintza: premiamendu prozedura administratiboa. Ondasun higiezinen gaineko bahitura-eginbidea. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuko 113. artikuluko 2. atala.

Zeren gisa aipatzen den: zordun gisa.

Iragarkiaren kodea: F0301145