12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hain zuzen, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, Miguel Angel Izaguirre Garmendia jaunaren aurka, 305/03 zehapen espedientea hasten duen foru aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.4. artikuluan xedatua.

1220/2003 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel Angel Izaguirre Garmendia jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Ikusirik Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Mendi Ataleko langileek 2003ko maiatzaren 15ean aurkezturiko salaketa, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi zelakoan.

Nafarroako naturguneei buruzko Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Miguel Angel Izaguirre Garmendia jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

KARGUEN PLEGUA

305/03 espedientea

1. Salatua: Miguel Angel Izaguirre Garmendia.

Helbidea: San Juan kalea, 2-1.a C, Urnieta (Gipuzkoa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko maiatzaren 15ean, 9:10ean. Ingiriako atea, Urbasa eta Andiako Natur parkean.

3. Salatutako egintzak: M-8337-LL ibilgailua baimenik gae Ingiriako atea deritzon parajean aparkatzea.

4. Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean tipifikatuta dago, honelaxe:

Arau-hauste arina, 36.2.i) artikuluarena, foru lege honen kontrako erabilera edo jarduerak egiteagatik, Urbasa eta Andiko Natur Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zuen uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren 14.4 artikuluari dagokionez. Izan ere, haren arabera, autoek behar bezala seinaleztatutako aparkalekuetan baino ezin dute aparkatu.

5. Zehapen proposamena: 150 euroko isuna proposatu da, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 5.a) idatz-zatiarekin bat.

6. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluko a) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 74. artikuluko 1. atalean xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: F0301348