12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

357/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Etxalarko Udalaren ur horniduraren 2004ko tarifak onesten dituena.

Etxalarko Udalak ur horniduraren 2004ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza Zerbitzuak eman duen txostena, Etxalarko Udalak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei azaroaren 24an egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1._Etxalarko Udalari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, tarifa hauek 2004. urterako:

_Ur horniduraren tarifa: 0,150 euro/m³.

_Gutxienez 30 m³ hiruhilekoan; 0,150 euro/m³.

2._Ateratzen den kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hemezortzian._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0301604