12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

714/2003 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Tuterako Udalaren 100 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Tuterako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 100 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horrek 9. poligonoko 224. lurzatiaren puska bat hartzen du.

Proposatutako desafektazioaren helburua hau da: lur horiek, Riegos de Navarra, S.A.ri lagatzea, hogei urteko epe luzagarrirako, bertan estazio agroklimatikoa ezar dezan, Ureztatzaileari Aholkua Emateko Zerbitzuaren barnean sartzeko.

Tuterako Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Tuterako Udalaren 100 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 9. poligonoko 224. lurzatiaren puska bat hartzen du.

2. artikulua. Proposatutako desafektazioaren helburua hau da: lur horiek, Riegos de Navarra, S.A.ri lagatzea, hogei urteko epe luzagarrirako, bertan estazio agroklimatikoa ezar dezan, Ureztatzaileari Aholkua Emateko Zerbitzuaren barnean sartzeko.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak gai honetaz 2003ko irailaren 26an onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Tuterako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0301615