12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

957/2003 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Nafarroako Gobernuaren Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2003/2004 ikasturtean musikako goi mailako ikasketak egiteko beken deialdia ebazten duena (abuztuaren 21eko 381/2003 Foru Agindua).

Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariak, deialdiaren oinarrietako 4.1. puntuan aurreikusitako adjudikazio batzordeburua den aldetik, txostena aurkeztu du eta idazpuruan aipatu deialdia ebatz dadila proposatu. Txostenarekin batera, esleipenen zerrenda ageri da (I. eranskina).

Abuztuaren 21eko 381/2003 Foru Aginduaren 4. atalari jarraikiz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 16an emandako 356/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Dirulaguntza jasoko dutenen zerrenda onestea, 2003/2004 ikasturtean musikako goi mailako ikasketak egiteko beken deialdiko 4.3 puntuaren arabera (abuztuaren 21eko 381/2003 Foru Agindua). I. eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau eta eranskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzen Atalari, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Musika Ikasketen Unitate Teknikoari eta laguntza esleitu zaienei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamabian._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Esleipen-hartzaileak

Berritzeak

DEITURAK, IZENA NAN

ESLAVA URUÑUELA, MARTA 72.702.689-B

IBORRA JIMENEZ, ALVARO 72.688.323-C

IJURRA FERNANDEZ, IGOR 44.623.508-N

IRISARRI MARTINEZ, NOEMI 33.436.991-M

LARUMBE ITURBIDE, IOSU 78.745.661-D

LORENTE ALCEGA, JAVIER 78.747.871-B

OLLOQUI MARTINEZ, EDUARDO 3.436.800-K

Esleipen berria

DEITURAK, IZENA NAN

MARTINEZ AMEZQUETA, IZAR 44.626.831-T

Iragarkiaren kodea: F0301549