12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

942/2003 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, udalen musika-eskolei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena. Dirulaguntza horiek musika-ikasketa arautuak egiteko probetarako prestakuntza programak ezartzeko dira (irailaren 26ko 426/2003 Foru Agindua).

Irailaren 26ko 426/2003 Foru Aginduaren bidez, udalen musika-eskolei dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zen. Dirulaguntza horiek musika-ikasketa arautuak egiteko probetarako prestakuntza programak ezartzeko dira.

Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuak adostasun txostena eman du, eta bertan proposatu idazpuruan aipatu deialdia ebatz dadila proposatu. Dirulaguntza jaso duten udalen musika-eskolen zerrenda ere ageri da, I eranskin gisa.

Irailaren 26ko 426/2003 Foru Aginduaren 5. atalari jarraikiz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 16an emandako 356/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Dirulaguntza jasoko duten udalen musika-eskolen zerrenda onestea, eskola horiei dirulaguntzak emateko deialdiaren arabera. Dirulaguntza horiek musika-ikasketa arautuak egiteko probetarako prestakuntza programak ezartzeko dira (irailaren 26ko 426/2003 Foru Agindua). I. eranskinean ageri dira laguntzak.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den ordainketa-agindua eman dezala, guztira 103.200 euro dira eta, ebazpen hau sinatzen denean, 2002ko gastuen aurrekontutik 2003kora luzatutako 422001 41710 4600 422700 kontusailaren kargura ordainduko dira ("Ikasketa arautuak egiteko prestakuntza programetarako laguntza" izeneko kontusaila, 6086 espedientea).

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru Agindu hau eta eranskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzen Atalari, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Musika Ikasketen Unitate Teknikoari eta laguntza jaso duten udalen musika-eskolei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Dirulaguntza jaso duten udalen musika-eskolak

P3101900C AGOIZKO UDALA 1.200

P3104200E AZAGRAKO UDALA 1.200

P3138600F BARAÑAINGO UDALA 13.200

P3105000H BAZTANGO UDALA 1.200

P3190300H BERRIOZARKO UDALA 1.200

G31115744 BURLATAKO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA 16.800

G31500358 DONEZTEBEKO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA. 1.200

G31226624 GARRALDAKO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA 1.200

P3190300H LEKUNBERRIKO UDALA 1.200

P3115600C LODOSAKO UDALA 2.400

G31226624 NOAINGO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA 1.200

P3119100J ERRIBERRIKO UDALA 3.600

P3120100G IRUÑEKO UDALA 48.000

P3120200E AZKOIENGO UDALA 3.600

P3120601D GARESKO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA 1.200

P3122700B TAFALLAKO UDALA 2.400

G31471873 ZIZUR NAGUSIKO MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA 2.400

GUZTIRA 103.200

Iragarkiaren kodea: F0301401