12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

838/2003 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Ekialdeko Ingurabidea bikoizteko lanak, tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko aterabidea" izeneko proiektua prestatzeko lanen kontratazio espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Ekialdeko Ingurabidea bikoizteko lanak, tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko aterabidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Ekialdeko Ingurabidea bikoizteko lanak, tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko aterabidea" proiektua prestatzea.

_Esleitzeko bidea: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 120.000,00 euro.

_Egiteko epea: 9 hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2004ko martxoaren 1era arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2004ko martxoaren 9an, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Oinarri teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamaikan._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Ekialdeko Ingurabidea bikoizteko lanak, tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko aterabidea" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) ............. euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0400663