12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

837/2003 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Jaca-Huesca Pirinioen Hegoaldeko Autobiaren Elo-Izko II. tartearen proiektua" prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Iruña-Jaca-Huesca Pirinioen Hegoaldeko Autobiaren Elo-Izko II. tartearen proiektua" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Iruña-Jaca-Huesca Pirinioen Hegoaldeko Autobiaren Elo-Izko II. tartearen proiektua" izeneko proiektua egitea.

_Esleitzeko bidea: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 450.000,00 euro.

_Egiteko epea: 10 hilabete.

_EEAOra bidali zen eguna: 2004ko urtarrilaren 20a.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2004ko martxoaren 12ra arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2004ko martxoaren 24an, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Oinarri teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuan. 828 42 13 98 telefonoa edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunea.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamaikan._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean izenpetzen duenak, ....................... J/A-ak, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "Iruña-Jaca-Huesca Pirinioen Hegoaldeko Autobiaren Elo-Izko II. tartearen proiektua" izeneko proiektua prestatzeko lanak lehiaketaren bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (........... zk.) argitara emandako iragarkiaren, lizitazioa arautzen duten oinarri teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................. (letraz eta zenbakiz) ............... euroan.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0400721