12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

2106/2003 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako García Orcoyen Ospitalerako bi ekograforen erosketa esleitzen duena (OB16/2003 lehiaketa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da abenduaren 11ko 2106/2003 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalerako bi ekograforen erosketa (OB16/2003 lehiaketa).

_Esleitutakoa, guztira: 110.000 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: GE Medical Systems España, S.A., IFZ: A28061737.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0301506