12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 22ko 712/2003 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2004an aplikatuko zaizkien moduluak ezarri ziren.

2004ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (10. zk.) argitaratutako abenduaren 22ko 712/2003 Foru Dekretuan akats materialak badirela oharturik, ondoren azaltzen den zuzenketa egin behar da 466. orrialdeko 1. zutabean:

Honela dioen tokian:

"2. artikulua. 2003an etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatugabea hau da: 799,35 euro/m² erabilgarriko."

Honela behar du:

"2. artikulua. 2004an etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatugabea hau da: 799,35 euro/m² erabilgarriko."

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita hiruan.

Iragarkiaren kodea: F0401096