12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

240/2003 EBAZPENA, 2003ko irailaren 5ekoa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, uren kalitatea kontrolatzeko estazio mugikor bat lehiaketa bidez erosi eta instalatzeko kontratua Adasa Sistemas, S.A enpresari esleitzea xedatzen duena, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzurako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 114/2003.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskripzioa: Uren kalitatea kontrolatzeko estazio mugikor bat erosi eta instalatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkia noiz argitaratua: 2003ko 129. :Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 8an.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

Hasierako aurrekontua:

207.500 euro, BEZa barne.

Esleipena:

a) Eguna: 2003ko abenduaren 10a.

b) Kontratista: Adasa Sistemas, S.A.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 199.183 euro, BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean._Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: F0301403