12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

188/2003 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 7. lotearen hornidura, prozedura irekiaren eta lehiaketa publikoaren bidez, "Computadores Navarra S.A." enpresari esleitzen diona.

Indarrean den legeriak agintzen duena betetzeko, kontratu hau esleitu dela iragartzen da:

_Xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 7. lotearen hornidura.

_Esleitzeko bidea: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.

_Esleipenaren prezioa: 51.316 euro.

_Esleipen-hartzailea: Computadores Navarra, S.A.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita seian._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0301595